ESKOLAKO ESPAZIOAK ERALDATZEKO PROIEKTU PEDAGOGIKO ETA PARTE-HARTZAILEA DA.

4

ZUTABE HAUEN GAINEAN ERAIKITZEN DA:

Elkartoki eskolako patioaren eta espazio komunen konfigurazioan eta dinamiketan esku hartzea bilatzen duen programa da, ikasleek lanak, tramankuluak edo esku-hartzeak asmatu eta eraikitzen dituzten diseinu eta sorkuntza tailerren bitartez garatzen dena. Elkarbizitza eta balio barneratzaileak lantzen dituzten sorkuntza artistiko edo arkitektonikoak asmatu eta eraikitzea bilatzen du. Hala eta guztiz ere, espazioaren eraldaketarako programa izateaz haratago, Elkartoki prozesu pedagogiko eta partehartzailea da: ikasleak beraiek dira espazio komunen eraldaketaren buru, era partehartzailean eta auzolanean eginez.

Normalean prozesua hiru fase edo momentutan egituratzen da: espazioa eta bertan egunerokoan ematen diren dinamikak aztertu eta ulertu (jabetu), aukera imajinatu eta frogatu (asmatu) eta bukaerako diseinua adostu eta espazioan fisikoki eta sinbolikoki esku hartu (eraldatu).

Gainera prozesuan zehar praktika artistikoen laguntza dago eta prozesua izugarri aberasten da, alde batetik, begiratzeko eta egiteko era berriak lortzen direlako, eta bestetik, eskolako errutinatik kanpo topatzen diren ekintzak burutzen direlako.

Elkartoki TIPIren eskutik sortu zen 2014ean, eskolako patioetan espazioaren erabileran sortzen diren desberdintasunei soluzioa bilatzeko kezkatik.

Patioa ume askok bizi eta esperimentatzen duten lehen espazio publikoa da. Espazio hauen diseinua eta ezaugarri fisikoak, baita haien kudeaketa eredua eta sustatzen dituen erabilerak ere, umeen jarrera eta portaeretan nabari eragiten duten mezuak eta ikaskuntzak transmititzen dituzte. Askotan eskolako patioak ez dira egoki diseinatuak eta pentsatuak izan. Garrantzia handiko espazioak izan arren, gune gogor eta estandaritzatuak izan ohi dira, umeen eta eskola komunitatearen desioak eta beharrak islatzen ez dituen espazioa. Egoera honek maiz gatazkak eta arazo zehatzak sortzen ditu: jolas eta erabilera batzuek besteek baino garrantzia gehiago hartzen dute, eta espazioak ez ditu kalitatezko harremanak eta esperientziak sustatzen. Kasu askotan, patioek ez dute jolasaldiaren garrantzia islatzen.

<<<<<<<<<<GORA