EREDU BERRIA

EREDU BERRIA

EREDU BERRIA Pasaden kurtsoan zehar Elkartoki-modalitate berri bat burutzen hasi ginen, ohiko ElkartokiLab deialdietatik kanpo dagoena. Izan ere, eskola askok martxan jarri nahi dituzte eraldaketa prozesuak euren espazioetan baina deialdien menpe egon barik.. Honen eredu izan da Orioko Juan Zaragueta eskola publikoan izandako esperientzia. Eskola honetan haur hezkuntzatik DBHrainoko ikasleak daude, azken hauek azkenengo urteetan

AUZOLANA KUETON

AUZOLANA KUETON

AUZOLANA KUETON Behin proposamena erabakita izanda, eraldaketarako unea heldu zen. Auzolanan ume guztiek hartu zuten parte modu batean edo bestean eta atalka burutu izan da. Lehenengo egunean, izenen pareta zuriz margotu eta gero, ikasle zein irakasle eta bestelako langileek euren izenak idatzi zituzten, bakoitzak adreilu batean. Beste bi pareta arbelaz estali ziren mihise erraldoi bihurtzeko.

JAIALDIA ETA PROZESUAREN BIDEOA

JAIALDIA ETA PROZESUAREN BIDEOA

JAIALDIA ETA PROZESUAREN BIDEOA Abendañon patioaren inguruko lanarekin jarraitu izan dute guraso elkarteak difusioa egiteko lortutako Gasteizko Udalaren dirulaguntza bati esker. Jarraipen honek lau atal izan ditu: bideo bat egin da proiektuaren inguruan azkeneko hilabeteetan egindako lanaren berri emanez; Naiara Palaciosek (Abendañoko artista egonlariak) fanzine tailer batzuk eman ditu guraso eta ikasleei zuzenduta; antzerki obra

KUETOKO PATIOA IMAJINATZEN

KUETOKO PATIOA IMAJINATZEN

KUETOKO PATIOA IMAJINATZEN Aste Bitxiaren ondoren unitate didaktikoen bidez bertan azaleratutako sentsazioak aztertu ziren eta hainbat ondorio atera zituzten, desiratutako patioa pentsatzeko orduan kontuan hartu beharko zirenak. Umeek azpimarratu zuten euren patioa atsegina izatea nahi zutela, bertan errespetua araua izan zela eta irain eta edozein tratu txarretarako lekurik ez zegoela. Baldintza hauek buruan izanda ikasleek,

LAN PROZESUA ABENDAÑON

LAN PROZESUA ABENDAÑON

LAN PROZESUA ABENDAÑON Denborak aurrera egiten du eta Abendaño ikastolan hainbat ekintza burutu dituzte. Abendatoki eskola osoari aurkeztu eta gero, Naiara Palaciosek lan saio bat antolatu zuen emozioak lantzeko. Horretarako emoji erraldoiekin jokoak egin zituzten emozioak izendatzeko eta hauek eragiten zituzten egoerak identifikatzeko. Lan hau beroketa izan zen hurrengo pausorako: mapa emozionala, hau da, emozioaz

ANE RODRÍGUEZ ZAITEGIREN IKERKETA

ANE RODRÍGUEZ ZAITEGIREN IKERKETA

ANE RODRÍGUEZ ZAITEGIREN IKERKETA Aurtengo Elkartokin berrikuntza ugari sartu ditugu: prozesu intentsoagoa denboran, hiru eskola eta hiru artista aldi berean, barnetegia… Eta honi guztiari ikerlariaren papera gehitu behar diogu, Ane Rodríguez Zaitegi. Behin baino gehiagotan aipatu dugu Elkartoki nortasun esperimentala daukala etengabe ari garela hainbat atal berritzen eta hobetzen. Hori dela eta, aurtengo Elkartoki diseinatzerakoan

KUETO ETA ASTE BITXIA

KUETO ETA ASTE BITXIA

KUETO ETA ASTE BITXIA Elkartoki martxan da Kuetoko eskolan ere. Are gehiago, badarama aste nahiko martxan eta ikasleak parte izan dira nahiz eta jakin ez.  Misterioa patioaren jabe izan da denboraldi batez. Elkartokiri hasiera eman zioten klaustro aurreko aurkezpen eta unitate didaktiko baten prestaketaren bidez. Unitate didaktikoak sentimenduak jorratzen zituen eta hau erabiliz, tutoreek gaia

ELKARTOKI MARTXAN DA GEROAN

ELKARTOKI MARTXAN DA GEROAN

ELKARTOKI MARTXAN DA GEROAN Geroa Ikastolan ere martxan da Elkartoki. Ikastetxe honetan Helena Goñi artista egonlariak proiektuan parte hartu nahi izan duten 30 ume ingururekin egingo du lan. Talde motorea, beraz, kurtso ezberdinetako umeek osatuko dute. Lehenengo saioa aurkezpena izan zen. Helenak Elkartoki eta hurrengo hileetan zehar landuko dutena azaldu zuen eta umeek, euren buruak

“ABENDATOKI”REN AURKEZPENA ABENDAÑON

“ABENDATOKI”REN AURKEZPENA ABENDAÑON

“ABENDATOKI”REN AURKEZPENA ABENDAÑON Pasaden ostegunean Abendatoki proiektuari, hau da, Abendañon egingo den Elkartokiri hasiera eman genion Gasteizen. Saioan,  Naiara Palaciosek,  Abendañon izango den artista egoiliarrak, eta eskolako talde motoreak, hau da, bosgarren mailako hiru lerroko ikasleek, elkar ezagutzeko aukera izan zuten. Honetaz gain,  Naiarak Abendatoki aurkeztu zien modu esperientzial batean. Aurkezpenerako hiru izara, hiru koloretako

AUZOLANA AZPEITIAN

AUZOLANA AZPEITIAN

AUZOLANA AZPEITIAN Pasaden asteazkenean auzolana hasi zen Azpeitiako Karmelo Etxegarai eskolan. Aurreko astean Ortua taldea lanean aritu zen eta oraingoan Rokodromo taldekoen txanda heldu zen. Kanpoko patioaren behin betiko diseinua (tailerretan, metodologia  partehartzailearen bidez sortutako ideiekin egindakoa) zein izango den aurkeztu ondoren, 2.5×10 metrotako  murala margotzeari ekin zioten familia, ikasle eta irakasle batzuek. Muralaren diseinua

PROTOTIPOAK EGITEN AZPEITIAN

PROTOTIPOAK EGITEN AZPEITIAN

PROTOTIPOAK EGITEN AZPEITIAN Azpeitiako eskolan ERALDATU fasea hasi dute jada. Prototipazioaren jardunaldia bi zatitan banandu zen: lehenengoan diseinuari ekin zioten eta bigarrenean patiora irten ziren prototipoak eraikitzera gero frogatu ahal izateko behin betiko eraikuntza egin baino lehen. Lehenengo atalean ikasleak gelan gelditu ziren. Bertan, patioan jarriko duten rokodromoaren murala diseinatu zuten. Horretarako, esku eta oinetaz

DISEINU TAILERRA ISMAEL IGLESIASEKIN

DISEINU TAILERRA ISMAEL IGLESIASEKIN

DISEINU TAILERRA ISMAEL IGLESIASEKIN Pasaden ostiralean egindako tailerrean Lekeitioko eskolako 5.mailako hiru geletako ikasleek (talde motorea osatzen dutenek, alegia) hartu zuten parte momentura arte eraikitako artefaktuen ebaluazioan lan egiteko egiteko. Tailerraren mediatzaileak Elkarbizitza Foroan jasotako iritziak aurkeztu zituen irakasle eta begiraleek egindako hausnarketekin batera. Ondoren 5. mailako ikasleek euren ertefaktoiei buruzko ideiak azaldu zituzten: gustokoak

LAN TALDEAK AZPEITIAN

LAN TALDEAK AZPEITIAN

LAN TALDEAK AZPEITIAN Azpeitian egindako azkenengo saioan elkar azaldu zituzten lan talde bakoitzak momentura arte egindako lana (Esperimentazio guneak, Eskalada gunea, Jolastokia/jolas bertikalak eta Baratza/margoketa/landareak). Saio hau oso garrantzitsua izan zen, izan ere, arkitektuari ideia definitiboak azaldu baino lehen egingo den azkenengo bilera izan zen. Talde ezberdinetan aritu ziren lanean eta era kolektiboan garatu zituzten

LAN TALDEAK ERATZEN AZPEITIAN

LAN TALDEAK ERATZEN AZPEITIAN

LAN TALDEAK ERATZEN AZPEITIAN Azpetiako eskolan ASMATU faseari ekin diote eskolako familiekin bilera bat eginez. Bilera honen helburuak, lehen faseko ondorioak aurkeztu eta ASMATU fasean elkarsorkuntza lan-taldeetan parte hartzera animatzea izan da. Patioa osoki eraldatzeko plan orokor bat dago, eskolako patio idealaren hainbat zona dituena. Guraso askok eman dute izena eta lan-taldeak zona edo jarduera

ISMAEL IGLESIASEKIN SORTZEN

ISMAEL IGLESIASEKIN SORTZEN

ISMAEL IGLESIASEKIN SORTZEN Lekeitioko 5.mailako umeak Ismael Iglesiasekin batera patiorako prototipoak sortzen aritu dira 3 astetan zehar. Prototipatze ariketa hauek egiteko, lehen urrats bezala, Elkarbizitza Forotik jasotako behar eta ideien artean batzuk aukeratu dira. Halaber, Aste Santuko oporretatik bueltan beste batzuekin jarraitu da.   Prototipazio saioetan eskolako altzariak, gurpilak eta lorontziak berrerabili dira, batzuk eta

5.MAILA ETA ELKARBIZITZA FOROA LEKEITION

5.MAILA ETA ELKARBIZITZA FOROA LEKEITION

5.MAILA ETA ELKARBIZITZA FOROA LEKEITION Lekeition  5.mailakoek proiektuaren lidergoa daramate, proiektuaren fase guztietan motore lana eginez. Haiekin lanketa berezia egiteaz gain, proiektuak eskola osoaren ikuspegia eta ideiak integratzeko ekintzak burutzen dituzte. JABETU fasean patioaren behaketak egin eta familientzako iritzi inkestak prestatu dituzte. Eskolako talde guztietan patioaren inguruko iritziak eta beharrak adierazi dituzte eta hauek Elkarbizitza

UMEEN BEHAKETAK AZPEITIAN

UMEEN BEHAKETAK AZPEITIAN

UMEEN BEHAKETAK AZPEITIAN Azpeitiako ikastolaren Jabetu faseko ekintzen laburpenarekin gatoz oraingoan. Haur Hezkuntzako patioa eraldatzeko bide honetan, eskola komunitateko eragile ezberdinak kontuan hartu dira. Alde batetik, 4 eta 5 urteko umeekin behaketa eta irudikapena dinamikak egin dira eta bestetik, etapa osoko familiei inkestak igorri zaizkie haien iritziak jasotzeko. Aipatzekoa ere eskolak iazko ikasturtean irakasleen iritziak

NOLAKOA NAHI DUZU ZUK?

NOLAKOA NAHI DUZU ZUK?

NOLAKOA NAHI DUZU ZUK? Azpeitiako Karmelo Etxegarai Ikastolan Elkartoki proiektua abiatzeko eta eskola komunitatearen partehartzea sustatzeko bideo bat osatu dute. Bideoa eskolako familien artean whatsapp eta beste sare sozialen bidez zabaldu da eta familia eta umeen artean bolo-bolo dabil gaia. Azpeitiko eskolan patioaren eraldaketa osoa egingo da, lan estrukturalak barne hartuz eta Udalarekin elkarlanean.  Bideoan dioten

BESTE 2 IKASTETXE MARTXAN

BESTE 2 IKASTETXE MARTXAN

BESTE 2 IKASTETXE MARTXAN Aurtengo Elkartoki programan 2 ikastetxe parte hartzen ari dira: Lekeitioko Herri Ikastetxea (Bizkaia) eta Azpeitiako Karmelo Etxegarai Herri Ikastetxea (Gipuzkoa). Bata zein bestea, udazkenean irekitako eskola deialdiaren bitartez aukeratutako eskolak dira. Dagoeneko 2 ikastetxeetan fomakuntza eta monitorizazio lanak egin ditugu irakasle eta eskola komunitateko beste agenteekin. Formakuntza saioetatik, aurtengo prozesu kolaboratzailearen helburuak,

ESKOLA LABORATEGIA TOPAKETA

ESKOLA LABORATEGIA TOPAKETA

ESKOLA LABORATEGIA TOPAKETA GEURE ESPAZIOAK ELKARSORTZEN Urriak 15, larunbata, Tabakalerako Z aretoan (Donostia). Hezkuntza, parte-hartzea, praktika artistikoak eta arkitektura arloetan interesa dutenei zuzendutako jardunaldia. Topaketa hauekin, eskolaren espazio komunetan ematen ari diren praktika artistiko eta kolaboratiboen inguruan hausnartu eta kanpo eragile eta hezkuntza komunitateen arteko harremanak aztertzeko helburua dugu. Egitasmo ezberdinek gauzatutako proiektuen bidez gai anitzak jorratzeko

ERALDATUTAKO PATIOAK

ERALDATUTAKO PATIOAK

ERALDATUTAKO PATIOAK Urtean zehar landutako espazio eta interbentzioak errealitate dira jadanik. Goiko patioko lurzoruko borobilak, jolas marraztuak eta eserleku/jolastoki bagoiak. Beheko patioko elkarbizitza arauak eta eseri/jolasteko txokoa. Eta azkenik, zirrikituko horma-irudia eta balkoi berreskuratuko mahai eta aulki jolasak. Ikasturtean egindako lan guztien emaitzak gozatzeko ordua!

AUZOLANA AURRERA DOA

AUZOLANA AURRERA DOA

AUZOLANA AURRERA DOA Auzolanaren astean tailer artistikoetan hasitako esku-hartzeak eraikitzen jarraitu dugu. Lehen hezkuntzako adin guztietako umeak pasa dira 3 interbentzio patioetatik eta bakoitzak bere neurrian lagundu du eraikuntza prozesu honetan. Prozesu luze baten pieza txikien modura, umeek denontzako pentsatutako eraldaketetan parte hartu dute, eraikuntza kolektiboan bakoitzari zegokion atala burutuz.

GURASOEKIN BATERA

GURASOEKIN BATERA

GURASOEKIN BATERA Gurasoekin batera egindako saio hau berezia izan da, Elkartoki San Nikolas Ikastolan martxan zegoen guraso ekimen batekin uztartu delako. Duela pare bat urte Sanikolan egitasmoa martxan jarri zen, guraso talde bat eskola hobetze- eta mantenu-lanak egiteko hilero auzolanean elkartzen delarik. Eskola komunitatea elkartu eta espazioarekiko zaintza helburu, Elkartoki proiektuko interbentzioen aurrelan batzuetan parte

TRAMANKULU TAILERRA

TRAMANKULU TAILERRA

TRAMANKULU TAILERRA CAnicca kolektiboak beheko eta goiko patioetan eragiteko tramankulu eraikuntzen tailerra eman du. Lehen bi saioetan eraikuntza hauen lehen urratsak eman ditugu; eraikitzeko diseinu eta eraikuntza sistema azaldu, materialak erabiltzen ikasi eta goiko patioko tren eta bagoiak eraikitzen hasi garelarik. Eraikuntza prozesuetan egin beharreko jarduera anitzak burutu ditugu taldeka. Materialak deskargatu, egitura metalikoak garbitu

HORMA ETA ZORUA

HORMA ETA ZORUA

HORMA ETA ZORUA Okela Sormen Lantegia taldeko Irati Urrestarazuk eman du horma-irudi eta zoruen tailerra. Horma-irudiak paretatik hedatzen diren forma irregularrak ditu eta more, urdin turkesa eta hori koloreek horma zuria argitzen dute. Horma-irudia margotzeko umeak 6 taldetan banatu dira, kolore bakoitzeko 2 taldetxotan multzokatu direlarik. Iratik materialak erabiltzeko azalpenak eman ditu tailerraren hasieran: arrabolak nola erabili, margoa

DOMINO AULKIAK ETA MAHAI-JOKOAK

DOMINO AULKIAK ETA MAHAI-JOKOAK

DOMINO AULKIAK ETA MAHAI-JOKOAK Oraingoan TEOarkitekturaren tailerra izan dugu Elkartoki-n. Auzolanaren lehen tailerren barruan, frontoiko balkoian kokatzeko jolas eta atseden elementuak egin ditugu: domino aulkiak eta mahai-jolasak. Balkoi hau erabilpenik gabeko espazioa izanik, berreskurapenaren ideiari jarraiki, biltegian baztertuta zeuden aulki eta mahaiei bizitza berria eman diegu. Domino aulkiak egitean, talde-jolasa eta altzari funtzio bikoitza izatea bilatu da.

GOIKO PATIOA PROTOTIPATU

GOIKO PATIOA PROTOTIPATU

GOIKO PATIOA PROTOTIPATU San Nikolas Ikastolako umeek interbentzio elementuen diseinu proposamenak egin dituzte prototipatu tailerrean. 3 patio ezberdinen eraldaketa egingo dugunez, gela bakoitzari patio bat suertatu zitzaion, patio bakoitzetik adin guztietako umeak ideiak ematen pasa direlarik. Ume batzordean erabakitako erabilera motak eta elementuen zerrenda hartu ditugu eta saio hasieran, inspirazioa eta irudimena martxan jartzeko irudiak ikusi ditugu gelan. Ondoren, talde

ERABILERAK ETA ZONALDEAK

ERABILERAK ETA ZONALDEAK

ERABILERAK ETA ZONALDEAK Gaurkoan martxoko ume batzordearen kontakizuna ekartzen dizuegu. Batzordean “Gure ideia” tailerretan umeek egindako fitxak proiektatu ondoren, ikasleek gehien aipatu dituzten erabilerak eta proposamenak gaika eta espazioka laburbildu genituen modu orokor batean: lasai egoteko txokoak, naturarekin bat egiteko espazioak, jolasteko altzariak, … Azalpenen ostean, aipatutako espazioen gainean agertu diren gaiak “tag hodeia” forman adierazi dira

HANKAZ GORA

HANKAZ GORA

HANKAZ GORA Manu Uranga eta bere Gio Bat gailuarekin batera 5. eta 6. mailako umeek patioan instalakuntzak landu dituzte. Espazio bateko egiturari lotutako lantza mugikorrak pertsona talde batek erabiltzean abian jartzen den mekanismoa esku hartzeko material bihurtzen da. Gorputzaren luzapen antzeko zerbait, leku batetik bestera eramaten duten “hedapenen” bidez, harekin batera betetzeko modu berriak esperimentatzeko. Ume

INTERGALAKTIK

INTERGALAKTIK

INTERGALAKTIK Dooroom kolektiboak Ikastolako soinketa gelan errealitate alternatibo bat eraiki du, mundu extralurtar bat hain zuzen ere. 3. eta 4. mailako umeek espazioa eraldatuta aurkitu dute; plastikoak, kartoiak, sokak, kea egiteko makinak, argi eta soinu instalazioek… espazioa moldatuta. Dooroom-eko 2 kide ikastolan lurreratu diren gizaki forma hartu duten bi extralurtar izan dira, eta haien bidaiaren kontakizun bat

ESERI ETA MUGITU

ESERI ETA MUGITU

ESERI ETA MUGITU Eskalen gaia lantzeko intentzioarekin, Jon Otamendik tailer egitura bat proposatu du, bere baitan erlazioa sortzeko asmoz. Ariketaren hasieratik hondo ezberdindun argazkiak kokatu dira mahaien gainean. Parean, argizariak eta azetatoak hondo ezberdinen gainean aritzeko. Hasieratik ere, erlazio formal desberdinak sortzeko, oinarrizko forma esferiko eta zotzak eskura egon dira. Elementu horien eta goiko patioaren plano baten

GURE IDEIA

GURE IDEIA

GURE IDEIA Pasadan astean San Nikolas Ikastolako umeak 3 patioetarako ideiak asmatu eta proposamenak egin zituzten. Ume txikienetatik nagusienetara, patioetan zer egotea edota gertatzea nahi duten hausnartu eta haien taldekideei kontatu zieten. JABETU fasean patioei buruzko problematika eta ondorioak jaso genituenez, oraingo honetan proposamenak egiteko pista gisa erabili dituzte. Marrazki eta hitzen bitartez, umeek patioetarako

IDEIA DEIALDI IREKIA

IDEIA DEIALDI IREKIA

IDEIA DEIALDI IREKIA ASMATU fasean sartuta, umeak patioetarako ideiak asmatzen eta proposatzen ari diren honetan, eskola komunitateko beste norbanako batzuek proposamenak egiteko nahia azaldu dute. Hau dela-eta, ideia deialdi ireki bat antolatu da, irakaslegoa eta DBHko ikasleei zuzenduta. Bi asteko epean zehar proposamen berriak jasotzeko baliabideak jarri dira Ikastolako idazkaritzan. Ideia hauek umeen tailerretakoak bezala, ikasle

ERALDAKETARAKO ESPAZIOAK

ERALDAKETARAKO ESPAZIOAK

ERALDAKETARAKO ESPAZIOAK Heldu da eraldaketarako espazioak aukeratzeko unea! San Nikolas ikastolako patioak espazio ezberdin ugari dauzka; goiko patioa, partenoia, gomazko patioa, irteerako pasabidea, heriotzaren zirrikitua… eta patio bakoitzak bere nolakotasunak eta erabiltzaileak ditu, bakoitza bere behar eta problematikak dituelarik. Aurreko saioetan jasotako materialen eta informazioekin, espazio bakoitzeko ondorio batzuk laburbildu eta batzordean hobetsi ditugu. Ikastolako patioak

LANBIDEEN ARIKETA

LANBIDEEN ARIKETA

LANBIDEEN ARIKETA 1.eta 2. mailako umeek egin zuten moduan, 3. eta 6. maila arteko umeak ikastolako patioetan barrena ibili dira. Umeek patioaren ezaugarrien eta erabiltzaileen erradiografia bat egiten dute lanbide ezberdinen paperean jarriz. Detektibeek espazioa ondo behatuz, kazetariek erabiltzaileei elkarrizketak eginez, arkitektoek patioa marraztuz eta espioiek erabiltzaile baten egunerokoa asmatuz,… Ariketa honen bitartez, patioaren irudi

ALTXORRAK ETA TRANPAK

ALTXORRAK ETA TRANPAK

ALTXORRAK ETA TRANPAK Oraingoan 1. eta 2. mailako umeak Ikastolako patioetako altxorrak eta tranpak bilatzera irten dira.  Karatula begietan jantzita, haien inguruarekiko begirada landu dute eta patioan bertan topatutako elementu eta egoera ezberdinekiko haien sentsazioak adierazi dituzte, tizen trazuen bitartez. Ibilbideatxoaren bueltan, ikusitakoen sentsazio nagusia hormairudi kolektibo batean adierazi dute, kolore berde eta gorria erabiliaz.

IKASLE BATZORDEAREN AURKEZPENA

IKASLE BATZORDEAREN AURKEZPENA

IKASLE BATZORDEAREN AURKEZPENA Azaroaren hasieran San Nikolaseko Elkartoki-ko ikasle batzordea elkartu zen lehen aldiz. Batzordea adin ezberdinetako 18 bozeramailez osatuta dago, LH.ko 1.mailatik 6. maila artekoak, eta ikasgela bakoitzak berea dauka. Lehen saioan Elkartoki proiektua patxadaz azaldu genien bozeramaileei; bere helburuak, ekintzak, funtzionamendua eta partehartzaileak. Umeek proiektuari buruzko zalantzak galdetu ahal izan zituzten. Bestetik, bozeramaile moduan zelako papera izango

MARRAZTEN BEGIRATU TAILERRA

MARRAZTEN BEGIRATU TAILERRA

MARRAZTEN BEGIRATU TAILERRA Urriaren hasieran San Nikolaseko 5. eta 6. mailako umeek “Marrazten begiratu” tailerra izan zuten Josunene-ren eskutik. Tailerraren helburua marrazketa errealitatea ikusi eta interpretzatzeko lengoaia bezala lantzea izan zen. Josunenek’Horrela ikusten dut nire burua’ bere liburu berriarekin hasi zuen saioa, bertan autoerretratoaren inguruan dituen ariketak eta proposamen ezberdinak umeei erakutsiz. Ondoren, umeek arkatza, papera eta egur-taula

JOLASBORATEGIA SAIOA

JOLASBORATEGIA SAIOA

JOLASBORATEGIA SAIOA Urriaren hasieran, San Nikolaseko 3. eta 4. mailako umeek “Jolasborategia: bitxikeriak bilatzen” tailerra izan zuten Ixiar Garciaren eskutik. Saio honen helburua, gorputzean ditugun ohituren inguruan hausnarketa bat egitea eta ohitura berriak eta desberdinak esploratuz, gure inguruak eskaintzen dizkigun aukeretara irekita egotea zen. Tailerrari testuingurua emateko Dadaismoa hartu zen oinarri eta taldearen barruan norbanakoaren sormen gaitasuna

IBILBIDEAK SAIOA

IBILBIDEAK SAIOA

IBILBIDEAK SAIOA Urriaren hasieran, Artaziak taldeak IBILBIDEAK saioa garatu zuen San Nikolas Ikastolako 1. eta 2. mailako haurrekin batera. Saio honetan gorputza eta espazioaren arteko harremanaz hausnartzea bilatu da. Horretarako talde dinamika ezberdinak planteatu zituzten, espazioan kokatu, espazioa behatu eta ibilbide kolektibo bat sortzeko. Binaka, taldean, begiak itxita, bizkarrean atzamarrez marraztuz…

2. AUZOLANA ZABALA

2. AUZOLANA ZABALA

Joan den astean azken tailerra izan genuen  Zabala eskolan. Berriro ere eguraldiak lagundu zuen eta patioan falta zitzaizkigun atazei ekin genion: zutabeak moldatu, lurra margotu, hesia apaindu eta eserlekuak eraiki. Gustora ibili ginen eta egindako lan guztia ospatzeko aukera ere izan genuen. Txirrinak jo zuenean eskolako beste ikasleei eta gurasoei ere egindako lana erakutsi eta guztiekin

AUZOLANA KARMELO

AUZOLANA KARMELO

Aste batzuetako etena eta gero, patioa eraldatzeari ekin diogu Karmelo Ikastolan! Auzolanean zeregin asko egon direnez jolas baten bitartez talde ezberdinak egin ditugu, eta bakoitzari zeregin eta kolore bat egokitu zaigu: Lorezainak: lorategi berdean, lurrean, jarri den belar artifiziala irudikatu eta moztu. Baserritarrak: lorategiko lorontzietan lurra bota, landarak landatu eta tresneria gordetzeko ontzia apaindu. Artistak:

AUZOLANA ZABALA

AUZOLANA ZABALA

Momentua heldu da! Hasi gara patioa eraldatzen! Zabala eskolako 5 eta 6.mailakoak nahastu gara eta jolas baten bitartez 3 talde egin ditugu, auzolaneko zereginak banatzeko. Talde bakoitzari proiektu berriaren zati bat egokitu zaio: hesia, bankuak eta lorontzien apainketa batetik, petrila, zutabeak eta aterpeko eserleku eta eszenatokia bestetik, eta azkenik lurrean margoztuko diren jolasak eta formak. Talde

5. TAILERRA ZABALA

5. TAILERRA ZABALA

Zabalako patio berria zelakoa izango den zehaztu egin dugu dagoeneko eta behin betiko proiektua aurkeztu digute Okela Sormen Lantegiko kideak. Eurak izan dira proposatutako ideia guztiak hartu eta nahastu ondoren ideia bateragarri eta egingarriak landu dituztenak, gure lana erraztu eta auzolanean laguntzeko asmoz. Zabalako patio berriak honako elementu eta gauzak jasoko ditu: Lau kolore erabiliko dira guztia egiteko:

4. TAILERRA ZABALA

4. TAILERRA ZABALA

4.tailerrean berriro ere eskulanetan jo ta ke ibili gara. Azken asteko talde berdinetan banatu eta amaitzeko geneuzkan maketak eraiki ditugu plastilina eta kartoiak erabilita. Auzolanarekin hasi baino lehenagoko azken saioa izan da, beraz talde bakoitzak bere proposamenak txukun garatzeaz gain, ideiak ondo azaltzea zen tailerraren helburua, ostean proposamen bakarra adostu behar dugulako, eta horretarako guztion

4. TAILERRA KARMELO

4. TAILERRA KARMELO

Ostiralekoa gure laugarren tailerra eta azken aurreko saioa izan da Karmelon. Oraingoan bi gelakoak batera ibili gara nahastuta. Tailerrarekin hasteko orain arte egindako guztia birpasatu dugu: Zer egin dugu orain arte? Zeintzuk izan dira emaitzak eta proposamenak? Zelan eramango ditugu aurrera? Horrela, adostu ditugun aldaketak komentatu ditugu banan-banan: lorategi berdea, koloredun txokoak, jolasteko korapilo zaratatsua eta horma-irudi aldakorra.

3. TAILERRA ZABALA

3. TAILERRA ZABALA

Asteazkenero bezala 5 eta 6.mailakoak elkartu gara lan egiteko. Tailerrarekin hasteko memoria freskatzeari ekin diogu: Zertan ari gara Elkartokin? Zelan eragin dezakegu patioan? Zer hartu behar dugu kontutan ideiak proposatzerakoan? Zeintzuk izan dira orain arte egin ditugun gauzak? Aurreko saioan patioa hobetzeko ideiak lantzen hasi ginen eta oraingoan horiek gehiago garatzen ibili gara. Talde txikietan berriro banatu eta gure planoa

3. TAILERRA KARMELO

3. TAILERRA KARMELO

Asteak aurrera doaz eta dagoeneko programaren ekuadorrera heldu gara Karmelon. Eta gogoz hartu dugu saioa, gure ideak errealitatean izango duten itxura eta ezaugarriak asmatzen ibili bait gara. Prototipatu izan da hirugarren tailerra, eta horretan ibili gara: proposamen eta ideia ezberdinak izango direnaren frogak egiten. Saio honetan Okelako lagunak izan ditugu laguntzen. Hasteko, azken saioko proposamenak

<<<<<<<<<<GORA