PATIOAN EGOTEKO ETA PATIOAZ GOZATZEKO MODU BERRIAK

PATIOAN EGOTEKO ETA PATIOAZ GOZATZEKO MODU BERRIAK

BEHIN BETIKO PROPOSAMENA ETA AURKEZPENAK Proposamena ekarpenetarako gainontzeko eskola komunitateari zabaldu ondoren, Arrigorriagako eskolako ametsetako patioaren behin betiko proposamena zehaztu zen. Proposamenak lehen zikloko patioan jartzen du arreta (hori baita eraldatu ahal dena) eta ideia nagusia patioa plaza izatea da. Plazaren ideia garrantzitsua da, izan ere, patioaren tamaina ez da oso handia eta ikusmira honek

ASMATU: PROPOSAMENA ZEHAZTUZ

ASMATU: PROPOSAMENA ZEHAZTUZ

ASMATU: PROPOSAMENA ZEHAZTUZ Utopietatik lan egin ondoren geletan egindako lanketaren ondorioz sortutako aukera anitzak mahai gainean ipini ziren eta, diseinuen prozesuaren logika jarraituz, ixteko momentua heldu zen. Puntu honetan metabolizazioa egiten da, hau da, proposamenak antolatu eta informazio guztia sinplifikatu, atzean dauden nahiak edo beharrak antzeman eta kontraesanetan sakondu, handik abiatuta adostasuna lortzeko urratsak ematen

JABETU: IGERILEKUA PATIOAN

JABETU: IGERILEKUA PATIOAN

JABETU: IGERILEKUA PATIOAN Pasaden urriaren 8an Ane Rodríguez eta Naiara Palacios artistak lanean hasi ziren Arrigorriagako eskolako umeekin. Kasu honetan, eskolaren ikasle kopuru altua dela eta talde eragile bat sortzea erabaki zen, 6. mailako hiru lerroez osatuta. Talde hau izango da zuzenean artistekin lan egingo duena eta momentu jakin batzuetan ekintzak gainontzeko ikasleei zabalduko dituzte.

EREDU BERRIA

EREDU BERRIA

EREDU BERRIA Pasaden kurtsoan zehar Elkartoki-modalitate berri bat burutzen hasi ginen, ohiko ElkartokiLab deialdietatik kanpo dagoena. Izan ere, eskola askok martxan jarri nahi dituzte eraldaketa prozesuak euren espazioetan baina deialdien menpe egon barik.. Honen eredu izan da Orioko Juan Zaragueta eskola publikoan izandako esperientzia. Eskola honetan haur hezkuntzatik DBHrainoko ikasleak daude, azken hauek azkenengo urteetan

AUZOLANA KUETON

AUZOLANA KUETON

AUZOLANA KUETON Behin proposamena erabakita izanda, eraldaketarako unea heldu zen. Auzolanan ume guztiek hartu zuten parte modu batean edo bestean eta atalka burutu izan da. Lehenengo egunean, izenen pareta zuriz margotu eta gero, ikasle zein irakasle eta bestelako langileek euren izenak idatzi zituzten, bakoitzak adreilu batean. Beste bi pareta arbelaz estali ziren mihise erraldoi bihurtzeko.

“PATIOA DENONA DA” TOPAKETAREN BIDEOA

“PATIOA DENONA DA” TOPAKETAREN BIDEOA

“PATIOA DENONA DA” TOPAKETAREN BIDEOA Urtarrilaren 27an Bilborocken Patioa denona da topaketa antolatu genuen. Ekitaldia bi zatitan egon zen banatuta: alde batetik Elkartokiri buruz hitz egin genuen, proiektua aurkeztu eta Lekeitio, Abendaño eta Kuetoko eskolek euren esperientziak partekatu zituzten. Mónica Eiguren, Belén Fernández de Retana, Josemi Nanclares, Inés Domínguez eta Amaia Gonzálezek elkarrizketa batean Elkartokiren

KUETOKO PATIOA IMAJINATZEN

KUETOKO PATIOA IMAJINATZEN

KUETOKO PATIOA IMAJINATZEN Aste Bitxiaren ondoren unitate didaktikoen bidez bertan azaleratutako sentsazioak aztertu ziren eta hainbat ondorio atera zituzten, desiratutako patioa pentsatzeko orduan kontuan hartu beharko zirenak. Umeek azpimarratu zuten euren patioa atsegina izatea nahi zutela, bertan errespetua araua izan zela eta irain eta edozein tratu txarretarako lekurik ez zegoela. Baldintza hauek buruan izanda ikasleek,

TOPAKETA BILBOROCKEN

TOPAKETA BILBOROCKEN

TOPAKETA BILBOROCKEN Datorren Urtarrilaren 27an Bilborock-en (Bilbo) antolatu dugun Patioa denona da topaketara gonbidatu nahi zaituztegu. Topaketa honetan patioen eraldaketa beharrei buruz eta eraldaketa hauek egiteko bideei buruz arituko gara. Nori dago zuzenduta? Patioei buruz jakinmina edo ardura duten pertsonei, edozein arlotatik datozelarik: familia, hezkuntza, pedagogia, arkitektura, administrazioa, eskola antolakuntza. Zertarako bildu? Topaketan Elkartokin landutako

ABENDATOKIREN ITXIERA SAIOA

ABENDATOKIREN ITXIERA SAIOA

ABENDATOKIREN ITXIERA SAIOA Hiru hilabetetan lan egin ostean, Abendatokiren lehenengo atalaren itxiera gertatu zen abenduaren 22an. Eraldaketaren atal bat jadanik dago eginda. JABETU eta ASMATU faseetan landutakoaren ondoriak atera ziren: alde batetik lasai egoteko eremuak nahi zuten ikasleek eta, bestetik, eta epe luzeari begira, perimetro esperimental bat sortzeko ideia atera zen. Leku honetan zertan jolastu

PROZESUAREN AURKEZPENA GEROAN

PROZESUAREN AURKEZPENA GEROAN

PROZESUAREN AURKEZPENA GEROAN Abenduaren 18an  Elkartokiren emaitzen aurkezpena egin zen Geroan. Bertan ordura arte egindako lana azaldu zen eta handik aurrera jarraitu beharreko bidea irudikatu zen. Lehenengoz, proiektuaren talde motorrean parte hartu zuten ikasleak aurkeztu ziren. Ondoren JABETU eta ASMATU faseetan landutakoa azaldu zuten: prozesua zelan antolatu zen, burututako atalak eta ateratako emaitzak eta ondorioak.

ELKARTOKI INMERSIONESEN X. BILTZARREAN

ELKARTOKI INMERSIONESEN X. BILTZARREAN

ELKARTOKI INMERSIONESEN X. BILTZARREAN Abenduaren 2an Gasteizera joan ginen  Elkartoki aurkeztera  Inmersiones proiektuak antolatutako Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Artista Sortu Berrien X. Biltzarran. Aurtengo topaketa hezkuntzaren inguruan izan da eta MALEDUCADOS izenpean oso proiektu aberasgarriak aurkeztu ziren goizean zehar Ortzai Antzokian. Ostean Zas Kultur Espazioan eztabaida foro batean hartu genuen parte. Aurkeztutako beste proiektuak hurrengoak

ASMATU GEROAN

ASMATU GEROAN

ASMATU GEROAN JABETUrekin bukatu ondoren, ASMATU fasearen txanda iritzi zen. Lehenik eta behin, taldearen nortasuna sendotzeko ekimen bat planteatu zen. Itxura kolektibo bat izatea lagungarria izango zelakoan, erreferentziak bilatu zituzten hamarkada ezberdinetako musika taldeetan. Horrela,  kamiseta batzuk diseinatu eta margotzea erabaki zuten teknika ezberdinak erabiliz, haien artean spraya. Ondoren, aldez aurretik egindako argazkiak berreskuratu zituzten

JABETU GEROAN

JABETU GEROAN

JABETU GEROAN Geroan prozesuak martxan jarraitzen du. AMATU fasearekin jarraituz, bakoitzak egiten zituen ibilbideak markatu ondoren, planora pasatu zituzten eta elkarrekin trukatu zituzten besteen ikuspuntuak izateko euren ibilbideak egiterakoan. Ondoren, hurrengo saioan elkarren artean partekatu zituzten ibilbidean sentitutako sentsazioak eta pos-itetan idatzi ondoren, identifikatutako hiru leku moten artean (ekintza fisikorako espazioak, lasaitaunerakoak eta igarotzekoak) batean

LAN PROZESUA ABENDAÑON

LAN PROZESUA ABENDAÑON

LAN PROZESUA ABENDAÑON Denborak aurrera egiten du eta Abendaño ikastolan hainbat ekintza burutu dituzte. Abendatoki eskola osoari aurkeztu eta gero, Naiara Palaciosek lan saio bat antolatu zuen emozioak lantzeko. Horretarako emoji erraldoiekin jokoak egin zituzten emozioak izendatzeko eta hauek eragiten zituzten egoerak identifikatzeko. Lan hau beroketa izan zen hurrengo pausorako: mapa emozionala, hau da, emozioaz

KUETO ETA ASTE BITXIA

KUETO ETA ASTE BITXIA

KUETO ETA ASTE BITXIA Elkartoki martxan da Kuetoko eskolan ere. Are gehiago, badarama aste nahiko martxan eta ikasleak parte izan dira nahiz eta jakin ez.  Misterioa patioaren jabe izan da denboraldi batez. Elkartokiri hasiera eman zioten klaustro aurreko aurkezpen eta unitate didaktiko baten prestaketaren bidez. Unitate didaktikoak sentimenduak jorratzen zituen eta hau erabiliz, tutoreek gaia

ELKARTOKI MARTXAN DA GEROAN

ELKARTOKI MARTXAN DA GEROAN

ELKARTOKI MARTXAN DA GEROAN Geroa Ikastolan ere martxan da Elkartoki. Ikastetxe honetan Helena Goñi artista egonlariak proiektuan parte hartu nahi izan duten 30 ume ingururekin egingo du lan. Talde motorea, beraz, kurtso ezberdinetako umeek osatuko dute. Lehenengo saioa aurkezpena izan zen. Helenak Elkartoki eta hurrengo hileetan zehar landuko dutena azaldu zuen eta umeek, euren buruak

“ABENDATOKI”REN AURKEZPENA ABENDAÑON

“ABENDATOKI”REN AURKEZPENA ABENDAÑON

“ABENDATOKI”REN AURKEZPENA ABENDAÑON Pasaden ostegunean Abendatoki proiektuari, hau da, Abendañon egingo den Elkartokiri hasiera eman genion Gasteizen. Saioan,  Naiara Palaciosek,  Abendañon izango den artista egoiliarrak, eta eskolako talde motoreak, hau da, bosgarren mailako hiru lerroko ikasleek, elkar ezagutzeko aukera izan zuten. Honetaz gain,  Naiarak Abendatoki aurkeztu zien modu esperientzial batean. Aurkezpenerako hiru izara, hiru koloretako

AUZOLANA AZPEITIAN

AUZOLANA AZPEITIAN

AUZOLANA AZPEITIAN Pasaden asteazkenean auzolana hasi zen Azpeitiako Karmelo Etxegarai eskolan. Aurreko astean Ortua taldea lanean aritu zen eta oraingoan Rokodromo taldekoen txanda heldu zen. Kanpoko patioaren behin betiko diseinua (tailerretan, metodologia  partehartzailearen bidez sortutako ideiekin egindakoa) zein izango den aurkeztu ondoren, 2.5×10 metrotako  murala margotzeari ekin zioten familia, ikasle eta irakasle batzuek. Muralaren diseinua

PROTOTIPOAK EGITEN AZPEITIAN

PROTOTIPOAK EGITEN AZPEITIAN

PROTOTIPOAK EGITEN AZPEITIAN Azpeitiako eskolan ERALDATU fasea hasi dute jada. Prototipazioaren jardunaldia bi zatitan banandu zen: lehenengoan diseinuari ekin zioten eta bigarrenean patiora irten ziren prototipoak eraikitzera gero frogatu ahal izateko behin betiko eraikuntza egin baino lehen. Lehenengo atalean ikasleak gelan gelditu ziren. Bertan, patioan jarriko duten rokodromoaren murala diseinatu zuten. Horretarako, esku eta oinetaz

DISEINU TAILERRA ISMAEL IGLESIASEKIN

DISEINU TAILERRA ISMAEL IGLESIASEKIN

DISEINU TAILERRA ISMAEL IGLESIASEKIN Pasaden ostiralean egindako tailerrean Lekeitioko eskolako 5.mailako hiru geletako ikasleek (talde motorea osatzen dutenek, alegia) hartu zuten parte momentura arte eraikitako artefaktuen ebaluazioan lan egiteko egiteko. Tailerraren mediatzaileak Elkarbizitza Foroan jasotako iritziak aurkeztu zituen irakasle eta begiraleek egindako hausnarketekin batera. Ondoren 5. mailako ikasleek euren ertefaktoiei buruzko ideiak azaldu zituzten: gustokoak

ELKARTOKI 2017-2018 DEIALDIA ZABALIK

ELKARTOKI 2017-2018 DEIALDIA ZABALIK

ELKARTOKI 2017-2018 DEIALDIA ZABALIK Elkartoki 2017-2018 deialdia zabaldu da gaur, bai eskola eta baita sortzaile/artistentzat ere. Oraingo edizioan aurrekoekiko hainbat aldaketa daude, iraupena laburragoa delako eta jarduera eta lan fase ezberdinak izango dituelako. Elkartoki 2017-2018an 3 eskola eta 3 artista/sortzaile (edo artista/sortzaileen talde) aukeratuko dira 2017-2018 ikasturteko lehenengo hiruhilabetean zehar elkarrekin lan egin dezaten. Eskola bakoitzean

LAN TALDEAK AZPEITIAN

LAN TALDEAK AZPEITIAN

LAN TALDEAK AZPEITIAN Azpeitian egindako azkenengo saioan elkar azaldu zituzten lan talde bakoitzak momentura arte egindako lana (Esperimentazio guneak, Eskalada gunea, Jolastokia/jolas bertikalak eta Baratza/margoketa/landareak). Saio hau oso garrantzitsua izan zen, izan ere, arkitektuari ideia definitiboak azaldu baino lehen egingo den azkenengo bilera izan zen. Talde ezberdinetan aritu ziren lanean eta era kolektiboan garatu zituzten

HEZKUNTZAREN ARKITEKTURA

HEZKUNTZAREN ARKITEKTURA

HEZKUNTZAREN ARKITEKTURA Aldiri arkitektura etab aldizkariak Hezkuntzaren Arkitektura monografikoa paperean argitaratu zuen 2016ko 3. hiruhilekoan. Nola ez, arkitektura euskaraz lantzen duen aldizkari bakarrari, Elkartoki-tik gure ekarpena egin behar genion eta iazko esperientziaren kontakizun eta analisi artikulua bidali genuen. Hezkuntzaren Arkitektura alearen artikulu guztiak irakurgai eta deskargagai daude Aldiriren weborrian orain.

ELKARTOKI LUDANTIAN

ELKARTOKI LUDANTIAN

ELKARTOKI LUDANTIAN Pasaden martxoan Ane Abarrategik Elkartoki proiektua aurkezteko aukera izan zuen Ludantiako laugarren saio informatiboan, Pontevedran. Ludantia nazioarteko eremuan Ume eta gazteentzako Arkitekturan Hezkuntzarekin lotutako esperientziak elkartu nahi dituen ekitaldia da eta Lehenengo Bienala 2018an izango den arren, aldez aurretik hainbat saio antolatu dituzte zenbait gai garatzeko. “Eskolako patioak berpentsatzen” jardunaldiko bideo guztiak hemen ikusi daitezke.

ARTISTA KOLABORATZAILEEN AUKERAKETA

ARTISTA KOLABORATZAILEEN AUKERAKETA

ARTISTA KOLABORATZAILEEN AUKERAKETA Artista kolaboratzaileentzako deialdiak proposamen hautatuak ditu jadanik. Aukeraketa batzordea osatzen duten Arantza Lauzirika (Arte Ederretako Fakultateko Dekanoa), Jon Otamendi (Arte Ederretako Fakultateko irakaslea), Ane Abarrategi eta Maddi Texeirok (Elkartoki-ko bitartekariak eta Ttipi Studio-ko kideak) aukeraketa prozesua itxi dugu. 27 hautagaitzatik abiatutako 2 artisten aukeraketa prozesua zorrotza izan da, proposamen askoren maila altua eta aniztasuna

LUDANTIA

LUDANTIA

LUDANTIA Ludantia izango da I Bienal Internacional de Educación en Arquitectura para la Infancia y la Juventud. Bienala 2018ko maiatzean ospatuko da Pontevedran, baina ekimena jadanik martxan dago hainbat jardueren bitartez. Lehen ediziorako aukeratutako gaia Habitar desde lo lúdico: del patio escolar a la ciudad como tablero de juego da. Ludantia nazioarteko eremuan Ume eta gazteentzako Arkitekturan Hezkuntzarekin lotutako

ESKOLA DEIALDI IREKIA

ESKOLA DEIALDI IREKIA

ESKOLA DEIALDI IREKIA Elkartokilab-eko Eskola Deialdi Irekia zabalik dago jadanik. Deialdi honek aurtengo Elkartoki programan parte-hartzeko 2 ikastetxe bilatzen ditu, aukeratutako ikastetxeek haien testuingurura egokitutako programa garatu dezaten, bitartekaritza talde eta artista kolaboratzaile baten laguntzaz. Hau aurrera eramateko, baliabide eta dispositibo ezberdinak jarriko dira ikastetxeen eskura. Elkartokiren helburua 2 ikastetxetan espazioaren erabilera edo dinamiken eta eraikuntza eta jabetze

ELKARTOKILAB

ELKARTOKILAB

ELKARTOKILAB Aurtengo 2016-17 edizioan Elkartoki laborategi bihurtu zaigu. Elkartokilab eskola eremuan elkarbizitza eta balio barneratzaileak sustatzeko programa da. Sorkuntza artistikoa eta diseinu kolaboratzailearen bitartez, programak erabilera eta dinamika espazialen arteko harremanak esperimentatu eta espazioaren eraikuntza eta jabetze kolektiboaz berarekin ere esperimentatu nahi du. Gainera, aurtengo programaren bitartez ondorengoa asmoak ditugu: Arkitektura, Hezkuntza, Pedagogia eta Arte

CITY TO CITY BCN FAD

CITY TO CITY BCN FAD

CITY TO CITY BCN FAD Zorioneko gaude: Elkartoki programa 2016eko City to City Barcelona FAD Award nazioarteko sarietan esperientzia finalista izan da! 2008an Bartzelonako Udalak eta FAD-ek (Fomento de las Artes y del Diseño) hiriarengan eragin positiboa daukaten hiri eraldaketa prozesu anitzak ezagutarazi eta nabarmentzeko sortutako saria da City to City Barcelona FAD Award. Aurtengo edizioa, ikaskuntza

TABAKALERAN AURKEZPENA

TABAKALERAN AURKEZPENA

TABAKALERAN AURKEZPENA Datorren asteazkenean, maiatzak 25, ELKARTOKI proiektua aurkeztuko dugu Tabakalera Hezkuntzak antolatutako “0-6 GUNEA. JOLAS GUNEAK ELKARREKIN PENTSATUZ” jardunaldian. Tabakaleran 0-6 urte bitarteko haurrak helduekin batera egoteko espazioen inguruan hausnarketa prozesu bat jarri dute martxan. Elkarrekin espazio-baliabide horiek diseinatu eta Hirikilabs laborategian ekoiztuko dituzte. Produkzioa egitearekin batera, espazioaren inguruko hausnarketa bideratu nahi du Tabakalerak, baita gai ezberdinei

JABETU ERAKUSKETA

JABETU ERAKUSKETA

JABETU ERAKUSKETA JABETU fasearen bukaeran, momentura arte egindako tailer eta batzar guztien erakusketa egin genuen. Ikastolako gimnasioa 2 egunez erakusketa gela bihurtu egin zen, eskola komunitate osoari irekita. Proiektuaren aurrerapausoak ezagutzera eman genituen eta umeek egindako lanen lagin bat ikusgai egon zen. Burua martxan jartzeko ideia txokoa ere bai!

JABETU ERAKUSKETA

JABETU ERAKUSKETA

JABETU ERAKUSKETA Datorren astearen bukaeran ELKARTOKI erakusketa egingo dugu San Nikolas ikastolako gimnasioan eta prestaketa lanetan hasi gara. Ikasturte hasieratik LH.ko haurrak ELKARTOKI proiektuan lanean aritu gara, denontzako patioa eraikitzeko bidean. Orain gure lanak eskola-komunitateari ezagutarazi eta besteon iritzia jasotzeko unea heldu da. Ikastolako familia, ikasle eta irakasle guztiak gonbidatuta zaudete. Ikastolako patioa denon artean eraldatzera goaz!! ELKARTOKI erakusketa

BERRIRO MARTXAN

BERRIRO MARTXAN

BERRIRO MARTXAN Aurten berriro ere abiaraziko dugu ELKARTOKI proiektua Eusko Jaurlaritzaren Kultur Saileko Sormen Lantegiak programaren markoan. San Nikolas Ikastolan (Getxo) garatuko da programa 2015/2016 ikasturtean zehar. Iazko esperientziek ekarritako ezagupenaren ondorioz, aurtengo programa garatzeko bitarteko ezberdinak programatu ditugu eskola barruko orduetan: arte tailerrak, diseinu tailerrak eta ikasle batzordeak. Berariazko programazio honetan, eskolako lehen hezkuntzako ikasle guztiek parte hartuko dute, hau da, 1.mailatik

ERAKUSKETA DEIALDI IREKIA

ERAKUSKETA DEIALDI IREKIA

Aurtengo edizioarekin amaitzeko, publikazioaz gain, erakusketa ibiltaria ere prestatu dugu. Erakusketa proiektua azaltzen duten 7 geltokiz osatuta dago, eta bertan umeek sortutako materialaz gain panel informatiboak eta argazkiak ere biltzen dira. Finean, programan zehar eskuratutako emaitzak eta izandako bizipena jasotzen da, ikasleek sortutako materialak, dokumentazio grafikoa, diseinu eta bestelakoen bitartez. Dena prest daukagu, baina erakusketa jaso dezaketen lekuak behar

ELKARTOKI #1 PUBLIKAZIOA

ELKARTOKI #1 PUBLIKAZIOA

Aurtengo edizioa jasotzen duen publikazioa prest dago. Dokumentu honekin 2014ko abendua eta 2015ko martxoa bitartean Zabala eskolan (Getxo) eta Karmelo Ikastolan (Bilbo) garatutako esperientzia jaso nahi izan dugu: proiektuaren planteamendu orokorra, tailerrak dinamizatzeko erabilitako programazioa, partehartzaileen testigantzak, saioetako aktak, argazkiak, behin betiko diseinuak, etab. Programaren barruan eduki anitzak jorratu dira: arlo eta teknika artistikoak, arkitektura eta

SUKALDEKO LANA

SUKALDEKO LANA

Hiru hilabete igaro dira ELKARTOKI proiektua Zabala eta Karmelon abiarazi genuenetik. Denbora honetan zehar, diseinuaren ibilbide osoa egin dugu elkarrekin: jabetu, asmatu, prototipatu eta frogatu. Emaitza agerikoenak patioan eman diren aldaketak izan dira: sortu ditugun artefaktoak, esku-hartze artistikoak, espazioaren erabilera berriak, etab. Denborak erakutziko du asmatu eta eraiki ditugun elementu hauek baliogarriak diren edo ez.  Hala ere, ikutu

<<<<<<<<<<GORA