HORMA ETA ZORUA

HORMA ETA ZORUA

HORMA ETA ZORUA Okela Sormen Lantegia taldeko Irati Urrestarazuk eman du horma-irudi eta zoruen tailerra. Horma-irudiak paretatik hedatzen diren forma irregularrak ditu eta more, urdin turkesa eta hori koloreek horma zuria argitzen dute. Horma-irudia margotzeko umeak 6 taldetan banatu dira, kolore bakoitzeko 2 taldetxotan multzokatu direlarik. Iratik materialak erabiltzeko azalpenak eman ditu tailerraren hasieran: arrabolak nola erabili, margoa

DOMINO AULKIAK ETA MAHAI-JOKOAK

DOMINO AULKIAK ETA MAHAI-JOKOAK

DOMINO AULKIAK ETA MAHAI-JOKOAK Oraingoan TEOarkitekturaren tailerra izan dugu Elkartoki-n. Auzolanaren lehen tailerren barruan, frontoiko balkoian kokatzeko jolas eta atseden elementuak egin ditugu: domino aulkiak eta mahai-jolasak. Balkoi hau erabilpenik gabeko espazioa izanik, berreskurapenaren ideiari jarraiki, biltegian baztertuta zeuden aulki eta mahaiei bizitza berria eman diegu. Domino aulkiak egitean, talde-jolasa eta altzari funtzio bikoitza izatea bilatu da.

GOIKO PATIOA PROTOTIPATU

GOIKO PATIOA PROTOTIPATU

GOIKO PATIOA PROTOTIPATU San Nikolas Ikastolako umeek interbentzio elementuen diseinu proposamenak egin dituzte prototipatu tailerrean. 3 patio ezberdinen eraldaketa egingo dugunez, gela bakoitzari patio bat suertatu zitzaion, patio bakoitzetik adin guztietako umeak ideiak ematen pasa direlarik. Ume batzordean erabakitako erabilera motak eta elementuen zerrenda hartu ditugu eta saio hasieran, inspirazioa eta irudimena martxan jartzeko irudiak ikusi ditugu gelan. Ondoren, talde

ERABILERAK ETA ZONALDEAK

ERABILERAK ETA ZONALDEAK

ERABILERAK ETA ZONALDEAK Gaurkoan martxoko ume batzordearen kontakizuna ekartzen dizuegu. Batzordean “Gure ideia” tailerretan umeek egindako fitxak proiektatu ondoren, ikasleek gehien aipatu dituzten erabilerak eta proposamenak gaika eta espazioka laburbildu genituen modu orokor batean: lasai egoteko txokoak, naturarekin bat egiteko espazioak, jolasteko altzariak, … Azalpenen ostean, aipatutako espazioen gainean agertu diren gaiak “tag hodeia” forman adierazi dira

HANKAZ GORA

HANKAZ GORA

HANKAZ GORA Manu Uranga eta bere Gio Bat gailuarekin batera 5. eta 6. mailako umeek patioan instalakuntzak landu dituzte. Espazio bateko egiturari lotutako lantza mugikorrak pertsona talde batek erabiltzean abian jartzen den mekanismoa esku hartzeko material bihurtzen da. Gorputzaren luzapen antzeko zerbait, leku batetik bestera eramaten duten “hedapenen” bidez, harekin batera betetzeko modu berriak esperimentatzeko. Ume

INTERGALAKTIK

INTERGALAKTIK

INTERGALAKTIK Dooroom kolektiboak Ikastolako soinketa gelan errealitate alternatibo bat eraiki du, mundu extralurtar bat hain zuzen ere. 3. eta 4. mailako umeek espazioa eraldatuta aurkitu dute; plastikoak, kartoiak, sokak, kea egiteko makinak, argi eta soinu instalazioek… espazioa moldatuta. Dooroom-eko 2 kide ikastolan lurreratu diren gizaki forma hartu duten bi extralurtar izan dira, eta haien bidaiaren kontakizun bat

ESERI ETA MUGITU

ESERI ETA MUGITU

ESERI ETA MUGITU Eskalen gaia lantzeko intentzioarekin, Jon Otamendik tailer egitura bat proposatu du, bere baitan erlazioa sortzeko asmoz. Ariketaren hasieratik hondo ezberdindun argazkiak kokatu dira mahaien gainean. Parean, argizariak eta azetatoak hondo ezberdinen gainean aritzeko. Hasieratik ere, erlazio formal desberdinak sortzeko, oinarrizko forma esferiko eta zotzak eskura egon dira. Elementu horien eta goiko patioaren plano baten

GURE IDEIA

GURE IDEIA

GURE IDEIA Pasadan astean San Nikolas Ikastolako umeak 3 patioetarako ideiak asmatu eta proposamenak egin zituzten. Ume txikienetatik nagusienetara, patioetan zer egotea edota gertatzea nahi duten hausnartu eta haien taldekideei kontatu zieten. JABETU fasean patioei buruzko problematika eta ondorioak jaso genituenez, oraingo honetan proposamenak egiteko pista gisa erabili dituzte. Marrazki eta hitzen bitartez, umeek patioetarako

IDEIA DEIALDI IREKIA

IDEIA DEIALDI IREKIA

IDEIA DEIALDI IREKIA ASMATU fasean sartuta, umeak patioetarako ideiak asmatzen eta proposatzen ari diren honetan, eskola komunitateko beste norbanako batzuek proposamenak egiteko nahia azaldu dute. Hau dela-eta, ideia deialdi ireki bat antolatu da, irakaslegoa eta DBHko ikasleei zuzenduta. Bi asteko epean zehar proposamen berriak jasotzeko baliabideak jarri dira Ikastolako idazkaritzan. Ideia hauek umeen tailerretakoak bezala, ikasle

JABETU ERAKUSKETA

JABETU ERAKUSKETA

JABETU ERAKUSKETA JABETU fasearen bukaeran, momentura arte egindako tailer eta batzar guztien erakusketa egin genuen. Ikastolako gimnasioa 2 egunez erakusketa gela bihurtu egin zen, eskola komunitate osoari irekita. Proiektuaren aurrerapausoak ezagutzera eman genituen eta umeek egindako lanen lagin bat ikusgai egon zen. Burua martxan jartzeko ideia txokoa ere bai!

JABETU ERAKUSKETA

JABETU ERAKUSKETA

JABETU ERAKUSKETA Datorren astearen bukaeran ELKARTOKI erakusketa egingo dugu San Nikolas ikastolako gimnasioan eta prestaketa lanetan hasi gara. Ikasturte hasieratik LH.ko haurrak ELKARTOKI proiektuan lanean aritu gara, denontzako patioa eraikitzeko bidean. Orain gure lanak eskola-komunitateari ezagutarazi eta besteon iritzia jasotzeko unea heldu da. Ikastolako familia, ikasle eta irakasle guztiak gonbidatuta zaudete. Ikastolako patioa denon artean eraldatzera goaz!! ELKARTOKI erakusketa

ERALDAKETARAKO ESPAZIOAK

ERALDAKETARAKO ESPAZIOAK

ERALDAKETARAKO ESPAZIOAK Heldu da eraldaketarako espazioak aukeratzeko unea! San Nikolas ikastolako patioak espazio ezberdin ugari dauzka; goiko patioa, partenoia, gomazko patioa, irteerako pasabidea, heriotzaren zirrikitua… eta patio bakoitzak bere nolakotasunak eta erabiltzaileak ditu, bakoitza bere behar eta problematikak dituelarik. Aurreko saioetan jasotako materialen eta informazioekin, espazio bakoitzeko ondorio batzuk laburbildu eta batzordean hobetsi ditugu. Ikastolako patioak

LANBIDEEN ARIKETA

LANBIDEEN ARIKETA

LANBIDEEN ARIKETA 1.eta 2. mailako umeek egin zuten moduan, 3. eta 6. maila arteko umeak ikastolako patioetan barrena ibili dira. Umeek patioaren ezaugarrien eta erabiltzaileen erradiografia bat egiten dute lanbide ezberdinen paperean jarriz. Detektibeek espazioa ondo behatuz, kazetariek erabiltzaileei elkarrizketak eginez, arkitektoek patioa marraztuz eta espioiek erabiltzaile baten egunerokoa asmatuz,… Ariketa honen bitartez, patioaren irudi

ALTXORRAK ETA TRANPAK

ALTXORRAK ETA TRANPAK

ALTXORRAK ETA TRANPAK Oraingoan 1. eta 2. mailako umeak Ikastolako patioetako altxorrak eta tranpak bilatzera irten dira.  Karatula begietan jantzita, haien inguruarekiko begirada landu dute eta patioan bertan topatutako elementu eta egoera ezberdinekiko haien sentsazioak adierazi dituzte, tizen trazuen bitartez. Ibilbideatxoaren bueltan, ikusitakoen sentsazio nagusia hormairudi kolektibo batean adierazi dute, kolore berde eta gorria erabiliaz.

IKASLE BATZORDEAREN AURKEZPENA

IKASLE BATZORDEAREN AURKEZPENA

IKASLE BATZORDEAREN AURKEZPENA Azaroaren hasieran San Nikolaseko Elkartoki-ko ikasle batzordea elkartu zen lehen aldiz. Batzordea adin ezberdinetako 18 bozeramailez osatuta dago, LH.ko 1.mailatik 6. maila artekoak, eta ikasgela bakoitzak berea dauka. Lehen saioan Elkartoki proiektua patxadaz azaldu genien bozeramaileei; bere helburuak, ekintzak, funtzionamendua eta partehartzaileak. Umeek proiektuari buruzko zalantzak galdetu ahal izan zituzten. Bestetik, bozeramaile moduan zelako papera izango

MARRAZTEN BEGIRATU TAILERRA

MARRAZTEN BEGIRATU TAILERRA

MARRAZTEN BEGIRATU TAILERRA Urriaren hasieran San Nikolaseko 5. eta 6. mailako umeek “Marrazten begiratu” tailerra izan zuten Josunene-ren eskutik. Tailerraren helburua marrazketa errealitatea ikusi eta interpretzatzeko lengoaia bezala lantzea izan zen. Josunenek’Horrela ikusten dut nire burua’ bere liburu berriarekin hasi zuen saioa, bertan autoerretratoaren inguruan dituen ariketak eta proposamen ezberdinak umeei erakutsiz. Ondoren, umeek arkatza, papera eta egur-taula

JOLASBORATEGIA SAIOA

JOLASBORATEGIA SAIOA

JOLASBORATEGIA SAIOA Urriaren hasieran, San Nikolaseko 3. eta 4. mailako umeek “Jolasborategia: bitxikeriak bilatzen” tailerra izan zuten Ixiar Garciaren eskutik. Saio honen helburua, gorputzean ditugun ohituren inguruan hausnarketa bat egitea eta ohitura berriak eta desberdinak esploratuz, gure inguruak eskaintzen dizkigun aukeretara irekita egotea zen. Tailerrari testuingurua emateko Dadaismoa hartu zen oinarri eta taldearen barruan norbanakoaren sormen gaitasuna

IBILBIDEAK SAIOA

IBILBIDEAK SAIOA

IBILBIDEAK SAIOA Urriaren hasieran, Artaziak taldeak IBILBIDEAK saioa garatu zuen San Nikolas Ikastolako 1. eta 2. mailako haurrekin batera. Saio honetan gorputza eta espazioaren arteko harremanaz hausnartzea bilatu da. Horretarako talde dinamika ezberdinak planteatu zituzten, espazioan kokatu, espazioa behatu eta ibilbide kolektibo bat sortzeko. Binaka, taldean, begiak itxita, bizkarrean atzamarrez marraztuz…

BERRIRO MARTXAN

BERRIRO MARTXAN

BERRIRO MARTXAN Aurten berriro ere abiaraziko dugu ELKARTOKI proiektua Eusko Jaurlaritzaren Kultur Saileko Sormen Lantegiak programaren markoan. San Nikolas Ikastolan (Getxo) garatuko da programa 2015/2016 ikasturtean zehar. Iazko esperientziek ekarritako ezagupenaren ondorioz, aurtengo programa garatzeko bitarteko ezberdinak programatu ditugu eskola barruko orduetan: arte tailerrak, diseinu tailerrak eta ikasle batzordeak. Berariazko programazio honetan, eskolako lehen hezkuntzako ikasle guztiek parte hartuko dute, hau da, 1.mailatik

<<<<<<<<<<GORA