ZER DA

ELKARTOKI  eskolako patioen markoan garatzeko programa da.
Elkartokin sorkuntza eta diseinu tailerren bitartez ikasleek eskolako patioaren espazioan eta erabileran eragiteko lanak, artefaktoak eta esku-hartzeak asmatu eta eraikitzen dituzte. Programak eskolako patioen espazioaren azterketa, honen gaineko hausnarketa eta azkenik, honen sorkuntza eta eraldaketa fisikoa proposatzen du, eskola-komunitatea eta bereziki ikasleak, diseinu eta sorkuntza prozesuaren zentruan kokatuz.

Captura de pantalla 2015-10-14 a la(s) 18.39.49

Eskolako patioak ikasketarako, jolaserako eta kalitatezko harremanak sustatzeko espazio gisa duen funtzioaz arduratuta, programak genero berdintasuna, elkarbizitza eta balio barneratzaileak lantzeko nahia duten prototipo eta sorkuntza artistikoak zein arkitektonikoak imaginatu eta eraikitzea bilatzen du. Hala ere, espazioaren sorkuntzarako proiektua izateaz gain, Elkartoki prozesu pedagogiko eta partehartzailea ere bada: ikasleek elkarlanean espazioa arakatu eta ulertu honen hobekuntzarako ideiak proposatu eta diseinatu, eta bukaeran, proposamen zehatzak adostu eta auzolanean eraikitzen dituzte.